Gobierno Vasco Bizigune
Hemen zaude: BERRIAK
Noticias Bizigune
BILATZAILEA
calendarioeliminar fecha


calendarioeliminar fecha

Biziguneko albisteak

  • 24/6/2009
    Jabeek eta maizterrek gogobetetze-maila handia agertu dute Bizigunerekin

    Bizigunek urtean behin jabeei eta maizterrei gogobetetzearen inguruan egiten dien inkestaren arabera, Hutsik dauden Etxebizitzak Mobilizatzeko Programak balioespen positiboa lortu du.

     



    Hutsik zuten etxebizitza Biziguneren esku utzi duten jabeen % 83,9k programarekiko gogobetetze-maila handia duela adierazi du. Gogobetetze-maila globala % 78,8ra iritsi zen 2008an. Beraz, 5,5 puntutan gainditu zuen aurreko urtekoa. Lasaitasuna, segurtasuna eta konfiantza izan ziren jabe berriak hutsik zuten etxebizitza Biziguneren bitartez alokatzera bultzatu zituzten arrazoiak. Programan balioespenik onenak jaso dituzten bi dimentsioak honako hauek izan dira: bulegoetako langileen tratua eta adeitasuna, eta hileko errenta ordaintzean izandako puntualtasuna.



    Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoak etxebizitzen alokairua kudeatzen duen erakunde gisa duen irudia oso positiboa da inkesta egin duten pertsonen % 76,5entzat. Gogobetetze-maila handi horren ondorioz, kalitatearen, gardentasunaren eta gizartearentzako balio-ekarpenaren inguruko balioespena ere ona izan da.



    Jabeen % 93,3k gomendatuko lieke programa adiskideei eta senideei.
    Maizterrei dagokienez, gogobetetze-maila orokorra gero eta handiagoa da (% 75 2007an, eta % 82,3 2008an). 2008an, gainera, gogobetetze-maila globala % 79,8ra iritsi da, eta, beraz, 2007koa baino 10 puntu handiagoa izan da. Kontsultatutako maizterrak etxebizitza bat Biziguneren bitartez alokatzera bultzatu dituzten arrazoi nagusiak ekonomikoak izan dira. Balioespenik onena jaso duten ezaugarriak kokapena eta dimentsioak izan dira. Programan maizter gisa parte hartzen duten pertsonentzat, arretarako langileen tratua eta adeitasuna dira alderdirik garrantzitsuenak.

    Etxebizitza bat eskuratzeko prozeduren artean, balioespenik onena lortu duena Bizigune izan da berriz, eta % 79,3k oso balioespen positiboa egin du Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoak kudeaketa-erakunde gisa duen irudiaren inguruan.
    Ia % 97k gomendatuko lieke Bizigune hurbileko pertsonei.

« Itzuli

SPGVA, S.A. (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa)
Gamarrako Atea, 1-3 - beheko solairua (El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik) · 01013 Vitoria - Gasteiz • info@bizigune.eu | Lege informazioa