Eusko Jaurlaritzak programa berezi bat dauka Euskadin hutsik dauden etxebizitzak ateratzeko eta bestela, merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko behar beste diru ez duten pertsonen esku jartzeko: BIZIGUNE programa.
Oinarrian, etxebizitza hutsen jabeek SPGVA-ren esku uzten dituzte etxebizitza huts horiek, eta ordainetan merkatuko errenta jasotzen dute hileko. Errenta zuzentasunez ordainduko zaiela eta kontratua amaitzean etxebizitza egoera onean itzuliko dietela bermatzen die SPGVA-k etxebizitzen jabeei; gainera, maizterrei dagokien kudeaketa guztiaz arduratzen da.
Halaber, SPGVA-k ETXEBIDEn (Etxebizitzako Euskal Zerbitzua) izena emanda dagoen pertsona edo bizikidetza-unitate baten esku utziko du etxebizitza hori, eta beren diru-sarreren araberako alokairua ordainduko diote SPGVA-ri.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak estaltzen du SPGVA-k etxe-jabeari ordaintzen dion errentaren merkatukoa eta hark maizterrari kobratzen dionaren gizarte-errenta arteko aldea.
Etxebizitza baten esleipendun izateko, beharrezkoa da Etxebideren erregistroan erroldatuta egotea. Programan onartutako etxebizitza bakoitzerako, esleipen-prozedura bakar bat hasiko da, eta kontuan hartuko dira ondorengo parametro hauek:
Azkenik, berdinketaren bat gertatuko balitz, notario aurreko zozketa baten bidez ebatziko litzateke.
SPGVA, S.A. (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa)
Gamarrako Atea, 1-3 - beheko solairua (El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik) · 01013 Vitoria - Gasteiz • info@bizigune.eu | Lege informazioa